Sinopsis de JOSTORRATZA ETA HARIA (IRATXE RETOLAZAREN HITZAURREA)
Demagun bizitza oihal bat dela.
Demagun oihal horrekin neurriko jantziak jos daitezkeela.Demagun Jostorratza eta haria hauxe dela: ama batek jaiotzear dagoen alabari oparitzen dion josteko manuala, patroiak eratuz, txatalak batuz eta urradurak errepasatuz neurriko soinekoak molda ditzan bizitzaren oihalean.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498689082
Idioma: Euskera
Número de páginas: 162
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 16/07/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Irun
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 0.9 cm
Peso: 240.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA Lea Artibaiko Etxebarrian jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz, baina bizitza erdi baino gehiago darama liburuak egiten; batik bat, Haur eta Gazte Literaturan. 0-100 urtera arteko literatura maite du. Liburuak egitea gutunak idaztea da beretzat, Nitik Gura. Zahartzaroaren umezarora heldu dela-eta, Etxe bat aldarrikatzen du bere azken aurreko lanean; ametsak ontzen jarraitzeko Etxe bat norberarena. 1997 Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria izeneko honekin, berriz, berretsi baino ez du egiten orduan esandako hura: hitzak josiz noa osatzen nire etxea.