Sinopsis de KALIFORNIAKOAK (1533-1848) EUSKALDUNEN LANAK KALIFORNIAREN KOLONI ZAZIO GARAIAN (HITZAURREA: JOSEBA SARRIONAINDIA)
Fortún Ximénez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo europarra; Vicente de Zaldívar, bisonteen eta Apatxe «behizainen» lehen deskribapen zehatza egin zuena; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras presidioko kapitaina, Apatxeek hil zutena, eta haren seme Juan Bautista Anza II.a, Sonoratik San Franciscora bitarteko bidea urratu zuena; Arrillaga, Borica eta Solá, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa María frantziskotarra, San Franciscoko jatorrizko biztanleei buruz kontakizun xarmagarria idatzi zuena; Pablo de Mugártegui, Kaliforniako ardoaren aita...
Horien eta beste euskaldun askoren bizipen harrigarrien berri dakar liburu honek. Ameriketako lehenengo euskaldun haiek itsaso eta lur arrotzetan pasa zituzten poz eta nekeak kontatzen ditu, aldi berean Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari eskainiz. Albiste interesgarriak, benetako harribitxiak, europarren eta indigenen lehen kontaktuari buruzko lekukotasun bakarrak, kasu askotan.Hain ezezaguna zaigun mundu horretan barrena gidatuko gaitu Asun Garikanok, eta bidaia Far Westeko Euskal Herrian barrena gidatu gintuenean bezain ustekabekoa eta gogoangarria izango da.
Ficha técnica
Editorial: Pamiela
ISBN: 9788476818084
Idioma: Euskera
Número de páginas: 496
Tiempo de lectura:
11h 51m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 15/11/2013
Año de edición: 2013
Plaza de edición: Pamplona/iruñea
Número: 145
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 21.0 cm
Peso: 739.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre KALIFORNIAKOAK (1533-1848) EUSKALDUNEN LANAK KALIFORNIAREN KOLONI ZAZIO GARAIAN (HITZAURREA: JOSEBA SARRIONAINDIA)
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!