YASAR KEMAL, Hemiten jaioa, Adanan, 1923an. Langileen Alderdiko Batzorde Nagusiko partaidea. Oso ezaguna kurduen kontrako errepresioaren salaketa egiteagatik. Kurduen aldeko lanak tortura, kartzela eta erbestea ekarri dizkio. Turkiako idazle ezagunena da gaur egun. Prosa poetiko aberatsa du. Liburu asko idatzi ditu, denak kutsu mitiko eta liriko handikoak. Literatura maila gorenera eraman du turkiera. Nazioarteko sari asko irabazi ditu eta Nobel sarirako hautagaia izan da maiz.