📗 Libro en euskera LAN ZUZENBIDEA

DYKINSON, S.L. - 9788413777269

Derecho del trabajo y de la Seguridad Social

Sinopsis de LAN ZUZENBIDEA

Lan-zuzenbidea» Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako eskuliburua da. Hortaz, kontuan hartu da lan-zuzenbidearen gaitasun bereziak garatzeko behar den denbora. Zortzi gai jorratu dira, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatuta, lan-zuzenbidearen oinarrizko erakundeak azkar ikasteko moduan. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Egin-eginean ere, horiek guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da eduki teorikoak praktikan jartzeko. Era berean, azalpenekin batera, edozenbat adibide jarri dira, eta kasuan kasuko gaietan sakondu ahal izateko zenbait web-orrialderen berri eman da. Aztertu diren gaien artean daude lan-zuzenbidearen nondik norakoak, iturrien sistema, lan-kontratua, lan-kontratuaren modalitateak, lan-kontratuko subjektuen eskubide eta betebeharrak, lan-denbora eta atsedenaldiak, lan-kontratuak izan ditzakeen gorabeherak eta lan-harreman kolektiboak. Gainera, gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa behar bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez. Gainera, kontuan hartu dira azken aldian egin diren lege-aldarazpenak, eta, batik bat, irailaren 29ko 29/2020 Errege Lege-dekretua, Administrazio Publikoetako telelanaren arloko (…) presako neurriak hartzeari buruzkoa; abenduaren 30eko 11/2020 Legea, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; maiatzaren 11ko 9/2021 Errege Lege-dekretua, LELTBa eraldatzekoa, plataforma digitalen esparruan banatzaile gisa diharduten pertsonen laneko eskubideak bermatzeko; eta uztailaren 9ko 10/2021 Legea, distantziara egindako lanari buruzkoa.

Ficha técnica


Editorial: Dykinson, S.L.

ISBN: 9788413777269

Idioma: Euskera

Número de páginas: 390
Tiempo de lectura:
9h 18m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 10/09/2021

Año de edición: 2021

Plaza de edición: Es

Especificaciones del producto



Escrito por Francisco Javier Arrieta Idiakez


Descubre más sobre Francisco Javier Arrieta Idiakez
Recibe novedades de Francisco Javier Arrieta Idiakez directamente en tu email

Opiniones sobre LAN ZUZENBIDEA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana