📗 Libro en euskera LEHEN MUNDU GERRA ETA EUSKAL HERRIAN

Elkar - 9788490272602

Historia local de España País Vasco

Sinopsis de LEHEN MUNDU GERRA ETA EUSKAL HERRIAN

Lehen mundu guerra eta Euskal Herrian, Eneko Bidegain: Gerra lazagarri bat lehertu zen 1914ko udan, Europan. Lehen Mundu Gerra izenez ezaguna, 1918ko azaro arte, milioika lagunen heriotza eragin zuen sarraskia bizi izan zuten milaka euskaldunek ere, frantses hiritartasuna izanik, gerrara deitu zituztelako. Ia mende erdia iraun zuten tentsioen ondorioa izan zen gerra hura, Europako estatu nagusietan nazio sentimentua eraikitzen ari ziren garaiaren bukaeran. Frantziako Errepublikak indar handia egin zuen, 1870eko porrotetik landa, frantses izaera errotzeko herritarren baitan eta batasun nazional bat sortzeko. Garai hartan egin zuten indar handia Euskal Herria eta gainerako herri gutxituak frantsesteko. Testuinguru hartan lehertu zen gerra, eta milaka euskaldun hil ziren, Belgikan, Andereen Bidearen inguruetan eta Verdunen nagusiki. Intsumituak ere milaka izan ziren, eta desertoreak ere bai. Baina, oroz gainetik, euskaldunek Frantziarekin eta Frantziarentzat isuri zuten odola funtsezkoa izan zen euskaldunak frantsesteko bidean. Ipar Euskal Herriko euskal prentsa eta apaizak berak ere ildo horren defendatzaile izan ziren. Liburu honek Lehen Mundu Gerraren hari nagusiak kontatzen ditu, baina Euskal Herriko ikuspegitik kontaturik. Bereziki gerraren aurrekari eta ondorio politikoak aztertu ditu, baina baita ere soldaduen bizipenak zein ziren eta Euskal Herriko bizitza nolakoa zen garai hartan. Halaber, hildako euskaldunen kontaketa xehea eskaintzen du: non, noiz, zer adinetan, nongoak…

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788490272602

Idioma: Euskera

Número de páginas: 228
Tiempo de lectura:
5h 23m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 03/04/2014

Año de edición: 2014

Plaza de edición: Es

Colección:
Historie handia

Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Eneko Bidegain


Descubre más sobre Eneko Bidegain
Recibe novedades de Eneko Bidegain directamente en tu email

Opiniones sobre LEHEN MUNDU GERRA ETA EUSKAL HERRIAN


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana