Belaunaldien arteko elkar ulertzean oinarritutako istorio ausarta.Martintxo mutiko jatorra eta sentibera dugu. Zaletasun berezi bat ere badu Martintxok, baina hori ez dio edonori kontatuko. Sekretu hori bere lagunik onena den aitonari baino ez dio aitortuko. Aitonak konplizitatea agertuko dio, bai eta ametsak betetzeko bidea erakutsiko ere.
Ficha técnica
Ilustrador: Aitziber Alonso Picabea
Editorial: Zubia Editoriala, S.L.
ISBN: 9788416839438
Idioma: Euskera
Número de páginas: 80
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/02/2018
Año de edición: 2018
Plaza de edición: Es
Alto: 20.0 cm
Ancho: 13.5 cm
Peso: 142.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Antton Kazabon Amigorena
Antton Kazabon Amigorena Oiartzunen jaio zen 1954an. Irakasle-ikasketak egin zituen eta herriko Haurtzaro ikastolan hasi zen lanean. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin du lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso-eskolak koordinatzen. Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 30 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak: narrazioa, poemak, bertsoak... Guztira 90etik gora liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak.