MIRRI ETA BIOK

ALBERDANIA - 9788495589101

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de MIRRI ETA BIOK

Uste ustel batek zeharkatzen du Euskal Herria alderik alde: Jose Ignazio Ansorena musikari ospetsua eta Mirri pailazo are ezagunagoa pertsona bat direlako uste ustela, alegia. Egia da elkarrenganako lotura estua dutela euskal pertsonaia biok, baina hortik pertsona bat bera direla esatera koska handia dago. Siamesak ere ez dira Ansorena eta Mirri, siamesen arteko harremana eta dependentzia simetrikoa baita. Ansorena, Mirri gabe ere, nor litzateke gurean: idazle, pentsalari, txistulari, Piter. Hori bai, Mirri gabe ez litzateke den bezain Ansorena, Mirri ere badelako eusten dio Ansorenak Mirriri. Mirrirena beste kontu bat da, Ansorena gabe deus ere ez litzatekeelako Mirri. Hargatik gorrotatzen du Mirrik Ansorena -Anxorena esaten dio berak- maite duen indar ber-beraz. Zehaztasun eta ironia fin-finez, euskal pailazo antonomasikoen historia kontatzen digu Ansorenak liburu honetan, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon zireneko garaian hasi eta gaur artekoa. Mirrik, berriz, bere iruzkin potolo gordinak tartekatu ditu han-hemenka, harira etorri zein ez. Euskal pailazo antonomasikoen historia dutelarik hari, belaunaldi eta garai baten kronika bikaina osatu dute Ansorenak eta Mirrik. Egin behar zena egiteko baldintza objektiborik ez bide zenean ere dena delako hori egiten ohitutako belaunaldi inkontziente, ausart eta kementsu baten kronika libertigarri bezain jakingarria.

Ficha técnica


Editorial: Alberdania

ISBN: 9788495589101

Número de páginas: 112

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 22/11/2000

Año de edición: 2000

Plaza de edición: Es
Número: 16
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Peso: 160.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por José Ignacio Ansorena


Jose Ignazio Ansorena Miner[1] (Donostia, 1953ko urriaren 21a) Mixki, Mirri eta Piter ezizenez ere ezagun dena, txistulari, pailazo eta showman gipuzkoarra da. Euskal musikarenganako zaletasun handiko familia batean jaioa, Isidro Ansorena txistularien maisu ospetsua irakasle, aitona eta aitaponteko izan zuen. Berarekin burutu zituen txistu-danbolin ikasketak Donostiako Kontserbatorioan bestelako musika arloekin batera.
Descubre más sobre José Ignacio Ansorena
Recibe novedades de José Ignacio Ansorena directamente en tu email

Opiniones sobre MIRRI ETA BIOK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana