Zer da nazionalismoa: gizatalde batek bere kideen ongizatea bermatzeko doktrina? Etnia bat ondokoen gainetik ezarri eta besteak menperatzeko ideologia? Herri batek bere iraupena ziurtatzeko tresna? Identitatea, nazioa, hizkuntza, kultura, kosmopolitismoa, abertzaletasuna, inperialismoa eta antzeko ideiak arretaz haztatu ditu egileak, horien arteko harremanak aztertuz eta balizko kontraesanei iskin egin gabe. Izan ere, munduko herrialde gutxi batzuk aberasatasun gehienaren jabe eta gainerakoak pobrezia gorrira derrigorturik daudenean, ba al du zentzurik nazionalismoak, taldeko egoismotik harago? Berdinak al dira honetan estaturik gabeko herrien nazionalismoa eta estatu baten babesa dutenena?
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413603117
Idioma: Euskera
Número de páginas: 192
Tiempo de lectura:
4h 31m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/02/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Eztabaida
Eztabaida
Número: 47
Especificaciones del producto
Escrito por Joxe Manuel Odriozola Lizarribar
Joxe Manuel Odriozola Lizarribar 1948an jaio zen Altzon, baina Donostian bizi da aspaldidanik. Helduen euskalduntze eta alfabetatzean lan egin izan du ia beti, baina horrez gain saiakera ugari idatzi izan du euskalduntasuna, nazioa edo kultura bezalako gaiei buruz. Bere liburuetako batzuk dira: "Euskalgintzaren lekukoak" (2004), "Abertzaleak eta euskara" (2008), "Estatu etnozidaren kontra" (2011), "Nora goaz euskalduntasun honekin?" (2017), "Nazio euskaldunaren atarramentua" (2022), "Nazionalismoaren alde eta aurka" (2024), "Sekularizazioa Euskal Herrian" (2024).