Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.
Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri,noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490275894
Idioma: Euskera
Número de páginas: 200
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/08/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 345
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.0 cm
Peso: 360.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).