Inoiz ez gaude bakarrik, batzuetan uste dugunaren despit. Ez, eta Crusoe ere ez zen inoizbakarrik egon: bere mamuak izan zituen lagun hasieran, Ortziral gero. Gizakia gizaki denetik,geure baitako solasak izan ditugu, aberatsak oso, askotan, gure baitako hainbat eta hainbatmamu eta iratxorekin etengabe egiten ditugunak. Zertan eskizofreniko izan gabe, logikarekin,adimenarekin, gauzen ikerketen inguruko prisma, ertz, begi zorrotz eta lausoekin zer-begiraturik duten geure baitako iratxo asaldagarri desberdinak ditugu solaskide. Iratxo asaldagarriak,gure lehen bat-bateko begiraden aurrean gauzak etengabe bertze angelu batetik ikustera garamatzatenak, edo bai behintzat saiatu. Horixe, Ene iratxoekin solasean emanaldi hau [].Horrela hasten da Bixente Serrano Izkok prestatu zuen sarrera, 2020ko ekainean utzi gintuenbaino lehentxeago idatzia. Liburua urte horretan argitaratzeko asmoa genuen, baina patua bidean gurutzatu zen. Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, hemen duzu, irakurle, egileak hainbesteko mimoarekin prestaturiko lana.
Cuando parece que volvemos a una sociedad autoritaria dominada por el miedo que denunció Fromm, ¿estamos en condiciones de hacer frente a ese miedo? Pero ¿no es el miedo unos de los sentimientos más basicos del ser humano? ¿Estara, por tanto, la libertad solo al alcance de heroes y heroinas?Ahora bien, ¿y si, en busca de la libertad, partieramos del instinto de huida que provoca precisamente ese miedo tan nuestro?En su dialogo con este libro, el lector tiene ocasion de penetrar en otro punto de vista que contempla al miedo como incentivo para la libertad.
Liburu honek aipamen berezia jaso zuen Juan Zelaia Saiakera sariaren hirugarren edizioan, 2003.koan. Epaimahaiaren ustean, «bakearen auziari buruz, ekarpen berritzaileak egiten ditu». Bertzeak bertze, hiru gauza aurkituko ditu irakurleak: gogoeta etiko/politiko bat gerraz eta bakegintzaz; talde armatu batzuen bilakaeraren inguruko ikerketa; eta, gure etxean zentratuz, ETAri buruzko analisi kritiko bat. Lanaren funtsean, egileak bi urte duela Beldurra bera zaldi liburuan azaldu zituen ikuspegi eta filosofiaren hainbat zantzu daude. Nolabait erranik, lan haren bigarren ekarpen bat du irakurleak esku artean, nahiz eta egileak, gaiak horrela eskatzen ziolakoan, bertze estilo diskurtsiboago bat hautatu duen oraingo honetan.
Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek, edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat Euskal Herritik ondua osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.