Juan Mari Arzakek berrogei urte eman ditu sukaldaritzan, berrogei urte eskaini dizkio sukaldaritzari. Munduko sukaldari handietako bat izaki, liburu honetan ehuntxo bat errezeta prestatu dizkigu, etxean egin ditzagun. Sukaldaritza soil baina ez txepel, erraz egiteko modukoa, ukitu bitxiez apaindua eta, batez ere, gure balizko irakurle -etxekoandre edo etxeko jaun, ofizioz ez baina afizioz elkarte eta txokoan lardaskan dabilen sukaldari zaletu, adiskideentzat musu truk diharduen, sutondoetara gerturatzeko joeradun gazte, eltze tartean nolabaiteko abileziaz dabilen oro, edo, bestela esateko, arrautza pare bat frijitzen aldez edo moldez jakinik, saiakera berrietan aritu nahi duen- horren gorabeherek agindurik, egokitzeko modukoak. Idazlan honetan gertu zein urruneko osagaietan, nolabaiteko grazia edo zizpaz aberastutako errezetak eman ditu maisuak, irakurleari erosketak egitean gauzak erraztearren, errezetak bereak dituen osagaiez gainera, gehienetan hozkailuan edo jakitokian dauzkagun edo dendan aiseago aurkituko dituen ordezko elikagai ohikoekin aritzeko aukera ere emanik.
Ficha técnica
Editorial: Bainet Media, S.A.
ISBN: 9788496177154
Idioma: Euskera
Número de páginas: 315
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 29/03/2005
Año de edición: 2005
Plaza de edición: Zarauz
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Mari Arzak
Juan Mari Arzak (San Sebastián, 1942) es uno de los chefs más admirados y premiados de todo el mundo. Pionero de la nueva cocina vasca, con tres estrellas Michelin desde 1989, abrió el camino a una nueva generación de cocineros españoles que han revolucionado la gastronomía mundial. Es uno de los impulsores del Basque Culinary Center, institución académica y de investigación culinaria con sede en San Sebastián. Desde 1966 trabaja en el mítico restaurante familiar Arzak, con más de un siglo de historia.