2003an idatzi zuen lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta berri bat zekarren liburu bat, ordura arteko Bonaparte eta Azkueren sailkapenak gaindituz. 2008an berritu zuen liburu hura, datu eta mapa gehiagorekin. 2014an edizio gaurkotu eta gehitu bat dakargu, euskalki nagusiak ez ezik, azpieuskalkiak eta hizkerak ere hobeto definituz, batetik, eta euskalkien sorreraren hipotesi bat plazaratuz, bestetik: noiz sortu ziren eta zein izan ziren sorguneak, handik beste eremu batzuetara hedatzeko.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490272381
Idioma: Euskera
Número de páginas: 308
Tiempo de lectura:
7h 19m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 20/03/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Colección:
Eztabaida
Eztabaida
Número: 27
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por KOLDO ZUAZO
Eibar, Gipuzkoa, 1956 hizkuntzalaria, EHUko irakaslea (Dialektologia eta euskararen soziolinguistika). Azpimarratzekoa da euskalkien inguruan egindako lan itzela. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), Louis Lucien Bonaparte (1863) ondoren lehen errebisio handia izan dena. Bere euskalkiei buruzko ikerketak, modu grafikoan, mapa koloretsu batean islatu zituen 1999. urtean. Andoni Elordui laguntzailearen izena agertzen da Koldo Zuazoren euskalkien mapa bezala ezagutzen den horretan. Beste askoren artean liburu hauek argitaratu ditu: Euskararen batasuna. (Euskaltzaindia, 1988). Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999). Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000.) Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005.) Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.( Badihardugu, 2006). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. (Elkar, 2008) .eta El euskera y sus dialectos (Alberdania, 2010)