Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.
Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788496643383
Idioma: Euskera
Número de páginas: 360
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/12/2006
Año de edición: 2006
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 67
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Anjel Lertxundi
ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Otto Pette (1994), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006) eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, eta Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala), Itzuliz usu begiak (2019) eta Desertuan behatxuloa (2022) saiakerak.