Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu
onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin
leku batetik bestera eramatenzaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila
handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egonarren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean.
Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gaidirenei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert,
Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, JuanbaBerasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna,
Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daudeondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes,
Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra,Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!