Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez.Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?
Lan honen ardura kulturak eta sinesmenak biei dagokien elkargairik dutenentz hausnartzea da, solidaritza aukezten delarik horretzaz: ez baitago kulturarik ezta sinesmenik ere solidaritzarik gabe. Ardura hori iparrorraztzat harturik abiatzen da Esteban Urkiaga, Lauaxetak, bi menderen artean mugalari-lanetan ihardun zuenak, elkarrizketa hori nola bizi izan zuen aztertzera. Tesia baten metodologiaz eta saiakera baten jarreraz ondua izan den disziplinarteko ikerlana du irakurleak bere eskuetan, idazkera zehatz eta, halaber, irakurgozoan aukezteko asmoz burutua.