Muxapin izututa bizi dira. Hango errege gaiztoak debekatu egin ditu jolasa eta barrea bere erresuman. Erregearen alaba politak Alima izena du, eta pozik bizi izan da aitaren jauregiaren harresi barruan. Gaur irten da lehen aldiz kalera, eta oso triste jarri da muxapitarren tristura ikusita. Gaur iritsi dira Txirri, Mirri eta Txiribiton Muxapira, eta, Alimarekin batera, muxapitarren barrea berpizten saiatuko dira.
Herriko festak ziren, hirugarren eguna, haurrei eskainia. Azken jokoan ari ziren, begiak zapiz estalirik lapikoak makila batez hausten. Ibonen txanda zen eta di-da! ari zen, jende artetik Inesen oihuek laguntzen ziotela: -Ezkerrera! Goraxeago! Eman, eman! Halako batean asmatu du eta akuri bat ageri da lapikotik. Uztailaren hogeita bostekoa da akuria eta Leo zeinukoa dela esan du Inesek. Orduan, abizena jarri dio Ibonek: Ferguson. Leo Ferguson, bada! Akuri pollita, herriko haurren maitagarri. Ibonen etxearen aldamenean bizi den atsoaren iritziz, aldiz, akuri zikina besterik ez da Leo Ferguson...
Atxaga euskaldunaren ipuina Gure herrian bada gizon bat galtza eta txapela urdinez jantzita ibiltzen dena. Herriko jendearen alaitasuna zaintzea da bere lana eta Irri Zaintzailea hotsegiten diote. Ez du lan handirik izaten... nahiz eta duela gutxi kokoteraino egin lanez. Lapurretak hasi zirenean pilatu zitzaion lana. Barrika bete ezti lapurtu zuten janaridendan, azukre koskor guztiak tabernan, bi tarta pasteleroari. Nor ote lapur gozozalea? Nor Irri Zaintzaileari lan handia eginaraziko diona? Eta..., nor da Jimmy Potxolo?.
Liburu honetan biltzen diren ipuinek kontsolatzeko makina batek bezala funtzionatzen dute irakurlea triste dagoenean, irakurlearen irribarrea sortuz, haren irudimena bizkortuz, bizipoza eskura jarriz. Hizkeraren bizitasunak, ipuinotako situazioen orijinalitateak eta pertsonaien indarrak berehala harrapatuko du irakurlea, pertsonaiekin bat eginez eta kontsolatzeko makina baten asmatzaile, argazki makina xelebre baten jabe nahiz garatxo nardagarri batengandik iheslari bihurtuz.
A lhora de la migdiada, quan el sol pica i els carrers són deserts, la Peus Bruts surt a la plaça a jugar a la xarranca. A aquesta hora els immigrants solen anar a telefonar a llocs molt llunyans de